XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirigintza Saila

Foru Agindua, 785/1994 zk., urriaren 27ko.

Aipameneko Foru Aginduaren bidez honako hau xedatu da:

1a. Areatzako udal mugarteko Alde Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onestea, jarraian seinalatzen diren hutsuneen ondorioz honakook zuzendu beharko direla:

1.1. Sistema Orokorrak bat etorri beharko dira Sorospidezko Arauetan ezarritakoekin, gainerakoak Tokiko Sistemak izango direla, dagozkien iharduketak desjabetzapenerako banaka definitu ahal izango direlarik.

1.2. Udaletxearen atzealdean sestrapean egiteko aparkalekuen eraikuntza, ubidetiko distantzia, baimen eta abarri dagokienean, uren legeriaren peko egongo da.

Era berean Arratia eta Gorbeia ibaietatik hurrean egiteko urbanizazio obrek eta aurrealdea ubiderantz duten lursailen itxidurek aipaturiko legerian ezarritakoa beteko dute.